XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

5 artikulua.- Zatizko Plana osatzen duten agiriak eta berauen araubidezko hedapena

1. Zatizko Plan hau, hurrengo agiri hauek osatua izango da


A agiria. Txostena
B agiria. Argibide eta proiektuzko planuak
C agiria. Araubidezko agintaraudiak
D agiria. Ekinaldietako plana
E agiria. Ekonomi-finantzazko azterlana

2. Zatizko Plan honetako araubidezko edukia osatzen duteneko agirien multzoak definitzen badu, Proiektuzko Planuak B-II Agiria, Araubidezko Agintaraudi hauek eta Ekinaldietako Plana dira hirigintzazko jarduera arautzeko berarizko funtzio bat betetzen dutenak, hau dela eta jarduera hau, nahitaezko eran, ezartzen direneko berorren zehaztapenetara egokitu beharko dela.

Gainerako agiriek argibide edo azalbidezko izaera dute, hau dela eta, gorago aipatuetan beraien edukiaren aldeko kontrajarpenaren kasuan, haiek izango direla nagusituko direnak.

Era berean, ezberdinak diren eskalatako planuen arteko hirigintza-zehaztapen konkretu bateko definizioan kontrajarpena gertatzearen kasuan, eskala zehaztuago batean egiteratu diren planuetan ezarritakoa nagusituko da.

3. Agintaraudi hauetan barruhartzen ez diren izaera orokorreko kasuetan, Udalerriko Ordezko Arauei dagozkienak aplikatuko dira.

BIGARREN TITULUA

HIRIGINTZAZKO JAURPIDEA

1. kapitulua

LURRAREN KALIFIKAZIO ZEHAZTUAREN JAURPIDEA

6 artikulua.- Aplikagarria den kalifikazioko jaurpidearen definizioa

Olaso aldearen esparrua kapitulu honetan definitzen den kalifikazio zehaztuaren jaurpidean geratzen da, Zatizko Plan honetako Erabileren zonifikazioa planuan ezartzen den zonifikazio zehaztuarekin adostasunean.

7 artikulua.- Zonifikazioko kodea

Olaso aldearen esparruko zonifikazio zehaztua, erabilera zehaztuko aldeen hurrengo zerrenda honetara egokitzen da:


1. III motako industri-erabilerazko lurra: industria mugatua.
2. Gune askea
3. Merkataritza-ekipamendua
4. Gizarte-ekipamendua
5. Kirol-ekipamendua
6. Bidesarea eta ondoko aparkalekua
7. Oinezkoen sarea

1. III motako industri-erabilerazko lurra: industria mugatua

- Jabetza: Pribatua

- Hirigintzazko erabilera: Industriazkoa. Industri-erabilerazko (III Titulua, 1 Kapitulua) lurzatientzat diren Agintaraudiek beraien 3 eta 6 sekzioetan arautua.

- Eraikina: Industri-erabilerazko (III Titulua, 1 Kapitulua) lurzatientzat diren Agintaraudiek beraien 3 eta 6 sekzioetan arautua.

2. Gune askea

- Jabetza: Publikoa (Udala)

- Hirigintzazko erabilera: parkea, lorategia, bidezidorra, oinezkoen pasealekua eta urbide eta bazterren babesa. Sarbide askea.

Ez da bilketa edo materialen pilaketazko erabilera baimentzen.

- Eraikitzea: Baztertuta

3. Merkataritzako ekipamendua

- Jabetza: Pribatua

- Hirigintzazko erabilera: Merkataritza, hotelekoa, ostalaritzakoa.

Merkataritza-erabilerako lurzatiarentzat diren Agintaraudiek arautua (III titulua. 2 kapitulua).